XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Alai ta asetasunez betea).

Gaur zorioneko eguna det, gaur urtea ezkondu nintzala... gaur urtebete, ai...! gaur urtea Tomax senartzat artu nuala, ta gañera gaur ogei ta bi urte betetzen ditut.

(Bat batean zaputz antzean).

Eta Tomax gogoratu ez, gaur urtea ezkondu giñala, nik ogei ta bi urte gaur eta Tomax gogoratu ez.

(Aldatuaz).

Izan ere nere Tomax, To-ma-xi-to gajua... zoratu bearrean dabil bere lanakin, gizajoa oso lanpetua beti; etxeratzen danean ordea bere lan latzen ordaña jasotzen du.

Ni, neronek esatea arroputzkeria badirudi ere, senarra zoriontsu egiten dakien emaztea bainaiz... To-ma-xi-to'k... xa-la-me-ra naizela esaten dit... azkotan erneazten etorri arren eta kaletik ni leyoan ikusi utzez alaitzen omen da, berak ametsetan ibilli oi zuan bezelakoxe emaztea omen naiz... etxekoia, txukuna, alaia... gaztea, polita... ta batez ere... ai...! xurikatzalle! bai, ta ala biar ere, batzuetan senarra asarre dagonean goxatzeko ta bestetan... nik nai detana lortzeko; bañan xurikeri ta guzti ere askotan ez da errez izaten.

Tomax beintzat ez da xamurra poltza askatzen, nik asmatu bear izaten ditudanak xox batzuek ateratzeko! Lengo egun batean Donostia'n oñetako polit batzuek ikusi ta erosteko ziltzaldi biziya sartu zitzaidan.

- O Tomax, begira, begira, oñetako oyek bai politak...! eta bere erantzuna:
- Bai, ez dira itxusiak, bañan soñean dauzkazunak politagoak deritzazkit.

- Orpoan min egiten didate ordea, nik eta berak:
- Berriak biatz muturretan egingo dizute ba, esanaz, beso ondotik artu ta ikustegi edo eskaparatetik atera nindun.

Tomax beratzearren zaputz antzean jarri nintzan, buruko miñez negoen itxura egin ere bai baña Tomax'ek nere aitzeki-maitzekiak igarriaz onela dio:
- Zapatak oñetan min egiteak enau arritzen baño buruko miñik egin lezakenik ezin sinistu det.

Nere Tomax'i ziririk sartuko dion emakumerik ezta.

Ni luzia banaiz bera ez da motela!.